XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hori gauza mingarria zait, ordea, eta nahiago dut elkar ikusten dugunean aho-mihiz hortan gainen mintzatu, ezen ez lumaz.

- Aginagaren kalumniarekin bateratsu Aita Lafittek egin zidan azpi-jokoa.

- Neure adiskide batek, Krutwigek alegia, euskaltzain oso izateko nire kandidatura presentatu zuen, eta nirearen kontra Lafittek, Epherrek eta Dassancek beste bat, ni sar ez nendin....

GALDERA.- Bai, baina Euskaltzaindiaren araudiak eskubide ematen zioten horretarako.

- Beraz, legez eta eskubidez jardun ziren.

ERANTZUNA.- Baina, niri jakinerazi zidatenez, Lafittek aditzera eman omen zuen ni sar banendi Euskaltzain oso bezala, bera aterako zela.

- Gizon batentzat mesprezio handiagorik nahi duzu? Nik bera errespetatzen dudan bezala, errespetatu behar ninduke ni.

- Zeren Euskaltzaindia ez baita instituzio katoliku konfesionala, eta ideolojia guztietako jendeek har dezakete parte bertan.

- Gainera, ni ez nintzateke salbuespen bakarra izango Euskaltzaindiko katolikuen artean.

- Krutwig Azkuek onartu zuen katoliku ez izanik, budhista baizik.

- Zergatik ez ni? Guztihau egia baldin ba da, bakoitzak juzga beza Aita Lafitten jokamoldea.

- Hala ere esan behar dizut, ene partez ahazturik gelditu dela auzi zahar hau.

- Jakina, ni ez nintzen Euskaltzain oso sartu.